XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KONKLUSIOA
Ohituraz besterik egiten bada ere, ez diogu hemen berriz ere lan honetako zati bakoitzaren ondorioak ateratzeari ekingo.

Baina liburu osoaren gibelean dauden ideia batzu azaldu nahi ditugu berriz ere eta Europako hizkuntza arrotzek izango duten etorkizunaren perspektiba bat proposatu.

KONKLUSIO GISA... HIZKUNTZEN PEDAGOGIARI BURUZ.

Lehenengoz eta behin, ikaskuntzak ezingo du ez ikaslearen eginahal hutsari dagokion zerbait izan, ezta ere irakaslearen jarduera on ala txarraren baitan egon; hizkuntza bat ikastea adimenaren era askotako prozesua da, afektibitatearen aldetik oso inbertsio konplexua eta, ondorioz, prozesu hori inbertsio honetan txertatzen duen egitura.

Bestalde, ikaskuntzari buruzko pentsakera honetan guk geure egin dugun ikuspegi filosofiko ez-direktiboan ez da ikaslea behar baino gehiago baloratzen eta ez da beraren gaitasunari buruzko uste enpirikoan edo ikasteko gogoan oinarritzen.

Alderantziz, ezer erraz eta erabat egina ematen ez delako ziurtasunak eraman gaitu jarduera egituratzaileak eta aholkuzko bideak proposatzera, baita eta agian bereziki ikasleen independentziari hasiera eman nahi zaionean ere.

Ikasi nahi dena hizkuntza arrotzean komunikatzen denean, hori lortzeko arduraz har daitezkeen bideak askotarikoak dira: norabide zehatzekoak, agian nork berekasa aukeratuak, ondo markatutako beharpenak, baita bakoitzaren gustuei egokitutako ibilaldi turistikoak ere.

Alabaina, funtsean ohizko komunikazioarekin zerikusia duen gaitasuna lortzeko ahaleginak ez digu gezurrezko ametsik eragin behar emaitzei buruz.

Hizkuntz klasean lortutako emaitzarik onenak ere ez dira gauza pertsonen arteko komunikazioan beste formen egitekoa benetan ordezkatzeko.

Azkenik, eta (nolarebait esateko) alderantziz, komunikatzeko gaitasun haundiak ezin berma dezake diskurtsoaren gardentasuna besterik, eta horrek bakarrik ez du izakien arteko komunikazioa ziurtatzen.

... HEZKUNTZARI BURUZ
Guk proposatu dugun heziera berriak komunikazio arretatsuago eta enpatikoagoa du helburu; hori da, izan ere, bai formaren eta bai edukiaren aldetik, harreman pedagogiko berrien oinarria.